XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESPETXEANAmaseigarren mende lenengoetan ba-zan aztala-mazkeri ta arrabotsik Naparroan, Bearne ta inguruetan; eta, azkenez, lendik beren lurraren jabe ziranak iñoren orpopean lotu ziran.
1512`an, Espaiña`ko errege Fernando Katolikua, Alba`ko dukeari esker, Napar erreiñuakin jabetu zan; baita ondoren, Bearne ta Foix`ko konderrian erabat nausi zan Joanes Albret I`goa, Naparrutik eta Baxenaparrutik uxatu ere.
Andik lau urtetara, alare, Joanes II`garrenak
Mugaldeko istillu latzak ostera ere; ta, atzenez, osorik erori zan Naparroa espaiñarren mende; Karlos V`garrenak, baiña, mendiz andiko erri-goraberak zeatz eramatea etzitzaiola errez izango ta, Foix`ko etxearen esku utzi zuen Baxenabarra.
Garai artan ezarriak ditugu gaur ere zutik dauden Auñamendi-mugak.
Urte latzak, egiaz, aiek bertakoentzat.
Izango zan barne-garraztasunik.
Ez gutxi gero eliz-gizonen artean ere: oso gaitz zaigu, ba, olakoetan alderdikeritik iges egitea.
Etxepare ordun Donibane-Garatziko bikario zan, eta Eihelarreko erretore.
Zer gerta zan? Batzuk uste dutenez, Espaiña`ko erregearen alde agertu zan, edo beiñik-bein olakotzat salatu zuten.
Eta Joanes agintariak Bearne`ra dei egin zion,
Nun? Paube`n?.
Apaiz salatuak, alere, etzuen errudun ikusten bere burua; ark dio Erregeri dakidala eztizit faltatu
.
Kezka bat zuen espetxean zegoelarik: izterbegiena, edo-ta iñoren oker-utsak nai gaiztoz biltzen diardutenen aurkakoa.
Gizonki azaltzen du, etsaien mende jausitakoan, zer gertatu oi dan ere.
Bere espetxe-kantuaren seigarren ahapaldian taiu ontan negartzen zaigu.